domingo, 20 de febrero de 2011

Ugaoko gazte asanbladaren aurkezpena

Martxoak 11, ostirala, Ugaoko Gazte Asanbladak bere aurkezpena egingo du.

Hauxe izango da egitaraua:
-19:30tan: triki-poteoa (Beti Alai tabernatik hasita)
-21:30tan: bertso afaria. Izar Mendiguren eta Peio Ormazabal bertsolariekin. Ugaoko Patxi tabernan.

Afarirako tiketak, otsailak 25etik aurrera Beti Alai eta Herriko tabernetan.

Animatu!!!

viernes, 22 de octubre de 2010

Gazteok Bildu eta ugao astindu!

Kaixo,lagunok! Hemendik aurrera,hauxe izango da Ugaoko Gazte asanbladak interneten bitartez zuenera ailegatzeko erabiliko duen tresna. Blog honen bitartez, zuekin modu erraz eta zuzenago batean kontaktuan jartzea espero dugu, informazioa emateko eta jasotzeko. Bai, jasotzeko esan dugu. Blog honen bitartez, baita hurrengo egunetan sortuko diren beste erraminten bitartez, zuek ere parte hartu ahal izango duzuelako, ideiak emanez, asanbladaren parte izanik edota edozein gaitan laguntza emateko.

Hortaz, adi blog honi, istorio garrantzitsu baten hasierako kapitulua baino ez delako, eta guk, ugaoko gazteok, nobela guztia daukagu oraindik idazteke!Ongi etorri!

Ugaoko Gazte Asanbladak Ostiralero egiten ditu bilerak ugaoko plazan, Arratsaldeko 19:00, hortaz, asanblada irekia denez, deia luzatzen dizuegu, anima zaitezen. Ezer gehiagorik gabe, blog irekia geratzen da idatzi nahi duenarentzat.

GAZTEOK BILDU ETA UGAO ASTINDU!